miƩrcoles, 27 de enero de 2010

ZER DA EUSKAL HERRIKO FOLKA?

Definizioa
Atal honetan Folk musika edo sustraidun musika esaten dena sartuko dugu, Euskal Herrian adibide ona eta ezagunak ditugula kontuan hartuta. Kasu batean baino gehiagotan etiketa ez da egokia izango, baina hau sailkapen posible bat baino ez da.
Bestela, musikari tradizional edo herrikoi ez garaikideak ere agertuko dira hemen.

Bertako musika-tresnak
-Alboka
-Danbolin
-Dultzaina
-Pandero
-Tobera
-Trikitixa
-Txalaparta
-Txistu
-Xirula
-Ttun-ttun
-Zarrabete

TXALAPARTA
Txalaparta perkusiozko euskal musika tresna da. Bi euskarriren gainean jarritako zurezko ohol horizontalek osatzen dute. Egur erabilienak haltza, gaztainondoa eta lizarra izan dira. Txalaparta lau makilez jotzen da, txalapartari bakoitzak bi makil dituela. Tradizioaren arabera, jole bat "ttakuna" ("tukutuna" edo "bia") eta bestea "herrena" ("urguna", "pikatzailea" edo "bata"). Lehenengoak oreka edo ordena ezartzen du bigarrenak desoreka sortzen duen bitartean.

Txalaparta zahar gehienek ez zuten bi edo hiru ohol baino gehiago izaten, baina egun dozena bat oholez osatutako txalaparta afinatuak ere aurki daitezke, eta horiei esker doinuak eta akordeak jo daitezke.

Tradizonalki zurezkoa izan bada ere, txalapartari berritzaileenak harriz eta bestelako materialez egindakoekin esperimentatzen hasi dira. Igor Otxoak eta Harkaitz Martinezek (Oreka Tx), Nomadak Tx film dokumentalean, izotzezko txalaparta bat jotzen dute, Laponiara egindako bidaian.

Sailkapena.

Tradiziozkoak:

NARRATIBA: Eresiak, Baladak. Eresiak:Lehendabiziko zeharkako eresien aipamenak 1452ko Bizkaiko Foru Zaharrean agertu ziren. Honek emakumeei libelo sutsu moduko koplak abestea debekatu zuen. Nahiz eta kalitate onekoak eta ohitura zaharrekoak izan, Elizari edo botere publikoei kritika zorrotzak eta salaketak egiten zituztelako gutxi mantendu dira. Abeslariak beti emakumeak ziren, hileta-elizkizunetan eta gaubeilan (Foru Zaharrean profazadas) jendearen aurrean bertsoak moldatzen zituztenak. Horiek, Lekuona edo Koldo Mitxelenaren aburuz, bertsolari mutuak ziren

Orduko kronistek mota honetako zenbait kopla bildu zituzten, batzuek herri tradizioan luzaroan zirauten eta beste asko transkribatuak ziren. Esteban Garibai, Lope de Isasti, Zalgize, Arnaud Oihenart eta abarrek eresiak transkribatu zituzten

Abestia
Zer ete da andra erdiaren zauria?
Sagar errea, eta ardoa gorria.
Alabaia, kontrarion da Milia:
Azpian lur hotza gainean harria.



Lasturrera behar dozu, Milia.
Aita jaunak eresten dau elia,
Ama andreak apainketan hobia.
Hara behar dozu, Milia.



Jausi da zerurean harria,
Aurkitu dau Lasturren torre barria,
Edegi dio almeneari erdia.
Lasturrera bear dozu, Milia.



Arren, ene andra Milia Lasturko,
Peru Garziak egin deusku laburto:
Egin dau andra Marina Arrazolako.
Ezkon bekio, bere idea dauko.



Ez dauko Peru Garziak beharrik
Hain gatx handia apukaduagatik,
Zeruetako mandatua izanik,
Andrariok hala kunpli jasorik.



Gizon txipi sotil baten andra zan,
Ate arte zabalean ohi zan,
Giltza porra handiaren jabe zan,
Honra handi asko kunplidu jakan.



Arren ene andra Milia Lasturko,
Mandatariak egin deust gaxtoto.



Zerurean jausi da habea,
Jo dau Lasturko torre gorea,
Eroan ditu hango jauna eta andrea,
Bata lehen, gero bestea.
Bidaldu dogu zeruetara kartea:
Arren diguela gure andrea.



Mondragoeri hartu deutsat gorroto,
Giputz andraok hartu ditu gaxtoto:
Iturriotz kalean andra Maria Baldako,
Arte kalean andra Oianda Gabiolako,
Errebalean andra Milia Lasturko.


LIRIKA: Kopla zaharrak, XVIII. mendeko kantu lirikoa.

DRAMATIKA: Marijesiak, artazuriketak, xaribariak, maskaradak.

Tradizioz ez datorrena:

LIRIKA: Euskal kantagintza berria. Bertsolaritza.

DRAMATIKA: pastoralak Zuberoan ospatzen den herri-antzerkia da. Antzezpena, hasieratik amaiera arte bertsoz kantatzen da, Zuberoako euskaran. Seguru aski Erdi Aroko antzerkian du jatorria, nahiz eta lehen idazkiak XVII. mendekoak izan. Horrek adierazten du ahozko literaturan garrantzi handiko adierazpidea zela.

Antzina, pastoralak elizetan ospatzen ziren, baina pastoralaren gordinkeriagatik, aspalditik kanpoan antzezten dira.

Lehendabiziko pastoral erregistratua "Saint Jacques" izenburukoa da, 1634an eta Atharratzen egindakoa.




Taldeak
Euskadin hainbat folk musika talde daude eta aietako batzuk hauek dira:
-J.M.Iparragirre
-Benito Lertxundi
-Kepa Junkera
-Erramun Martikorena
-Mikel Laboa
-Xabier Lete
-Antton Valverde
-Txomin Artola
-Joxan Goikoetxea
-Alaitz eta Maider
-Alboka
-Hiru Truku
-Oskorri
-Tapia eta Leturia
-Gaiteroak, txistulariak...
-Ganbara
-Maixa ta Ixiar
-Pantxo ta Peio


Abeslari hau aukeratu dut: Benito Lertxundi

Benito Lertxundi Esoain (Orio, 1942ko urtarrilaren 6a-) abeslari gipuzkoar ezaguna da, folk musikaren arloan ibilitakoa nahiz eta beste estilo batzuekin nahasketak egin.

Eskulanak egiten ikasi zuen eta bere lehendabiziko lanbidea izan zen. Gaztaroan "Ez Dok Amairu" taldeko kide izan zen, 1965etik 1972 arte, eta hurrengo urteetan ekin zion bakarkako ibilbideari. 1970eko eta 1980ko hamarkadetan nabarmena izan zen Zuberoa eta Nafarroako herrialdeek eta musika tradizionalak abeslariarengan eragindako lilura, bai eta erabilitako folk estiloa ere.

Gaur egungo euskal abeslaririk ezagunenetarikoa da kanpoaldean.


Abestiak

Nere herriko neskatxa maite (Benito Lertxundi)

Itsasoari Begira

Mendian gora haritza

Benito Lertxundi - Bizkaia Maite

Bizkaia maite (Benito Lertxundi)

No hay comentarios:

Publicar un comentario